XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKUTITZAK. ¡Zein txarra dan bekaitza!

Sarritan esan oida, bekaitza (La envidia) dala gizonak edo erriek euki litzaken gaixorik zatarrena eta, egi-egixa dalakoan gera, aldi onetako politiku askoren urduritasunak eta beraz, orrein jokabideak ikuskatu ondoren.

Esate baterako, denpora gitxian Euzkadi'ko Lendakari Ardantza, EAJ'ko lendakari Arzalluz eta euron laguntzalle abertzaleak bai Luxemburgo, Beljike eta Holanda'ra egin dituesan joan-etorriakin eta laterri orreitan euki dituesan arrera bikaiñak ikusita, oso urduri aurkitzen dirala esan gintzake izparringietan aditu litzakenez, Españi laterriko agintzari ta politiku asko.

Zergaitik izan litzaken urduritasun ori?

Geien bat, gure eretxi apalean, laterriko agintariak itzalez baiña ezetariko alaitasunik gabe artuak diran bitartean, euzkotarron ordezkariak, gure agintariak geruago ta txairoago, adizkidetasun geiagoz ta maitekorrago artuak diralako, geruago ta obeki, zelan ezagutuaz doiazen gure gizonon almena ta Euzkadi'ren eskubideak.

Jakiña! españitarrok dirazkue, euzko agintari ta gure ordazkari orreik Euzko Araudiak emoten dauskun eskubidek baiño urrunago goiazala laterriakgazko ar-emonatan eta, orretarako ezdogula eskubiderik.

Jazoten dana da, españatarrak ezdabe iñoiz egirik esan Euzkadi'tzazko arazoak gaitik, etzatorkide ondo eta, ez izparringi bitartez ezda beste ezetariko argibidez bere.

Gure akatsak, orixe bai, ugari astinduten dituez, baiña, guk doguzan eskubideak eta eginkisun ongarriak, aldanik ondoen eztaldu atserrietako jakitunak eta jakin-zaleak ezer edo gitxi jakin daien.

Españar ta frantzeztarran jokabide orrek ezgaituz ainbeste arritu bada, orrein jokabiden beti izanda, eta izango da, euzkotarrok euren menpian gaukozan artean, baina, benetan minduten gaituza erizpideak, kritikak, bertoko semeak, euzko-semeanak dira, atserrira begira dagozan eskoma-ezkertar da batezbere abertzaleak dira dirauzkuenanak, gure ordezkari jatorrak lortutzen daben guztiea Euzkadi'rentzat dalako.

Altuna'tar Josu.